Andoni Azpillaga: "Egun nire bizitza osoa eta irteerak txakurren jiran dira"

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 25a, 12:19
Andoni Azpillaga Vaqueira-Bereten.

Txakur Leren Munduko Txapelketan bigarren egin du Andoni Azpillagak (Azpeitia, 1967). Gustura dago emaitzarekin, baina berak hezten dituen txakurrak gehiago egin dezaketela dio. Azpeitira etorritako batean egon da Urola Kostako Hitza lera gidariarekin.

Vaqueira-Beret-en (Katalunia) bizi zara gaur egun. Azpeitira gutxi etortzen zara.

Oso gutxi etortzen naiz, eta  egun bat edo birako. Txakurrak hazten, hezten eta entrenatzen lan egiten dut han, Vital Dent taldearentzako. Behin enpresa horretako gizona azaldu zen, txakur leran lehiatu nahi zuen, baina   astirik ez zeukan, eta ni hasi nintzen harentzat lanean. Aukera ona sortu zitzaidan.

Orduan, afizioa ofizio?

Zortez hala da, bestela txakur leran jardutea oso zaila da. Orain 33 txakur ditut, leran lehiatzeko bi talde berdintsu egiteko adina. Irailetik martxora bitartean txakurrekin egunero entrenatzen dut, eta uda aldera txakurkumeak ateratzen ditut, kumealdiren bat beti izaten da. Batzuk aurrerako uzten ditut, eta beste batzuk saldu egiten ditut. Gaur egun nire bizitza osoa eta irteera denak txakurren jiran dira.

Martxoaren 1etik txakur leran esprintean munduko bigarren onena zara.

Hala da. Iaz Espainiako txapeldun gelditu eta Munduko Txapelketa jokatzeko aukera lortu nuen. Alemanian jokatu da, eta esprinteko mailan bigarren egin dut, oso gustura nago. Hara alemaniarrak, norvegiarrak… ni baino hobeto ibiliko zirela pentsatuz joan nintzen. Hala ere, nire txakurrak gehiago egiteko gai direla pentsatzen dut.

Elkarrizketa osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.