Dendariak "oso gustura" Stock Azokak izandako erantzunarekin

Uztarria.eus 2015ko mar. 23a, 15:53

"Ostiral arratsaldea izan zen egunik jendetsuena. Larunbata, berriz, lasaixeagoa, baina jendea etengabean ibili zen azokan barrena", azaldu dute Bertaneko ordezkariek. Merkatarien elkarteak bere fideltasun txartelaren erabitzaileei zuzendutako kanpaina berria abian du: martxoaren 20tik 29ra, Bertan txartelarekin ordaintzen dutenek %5eko deskontua izango dute erosketetan.

Martxoaren 13an eta 14an Izarraitz frontoian egin zen Stock Azoka 2015ekin "oso gustura" gelditu dira dendariak. Bertan Merkatarien Elkarteak antolatu eta Azpeitiko Udalak babestutako ekimenaren balorazioa gaur, astelehena, helarazi du komunikabideetara Bertanek.

Guztira 28 dendak hartu zuten parte Stock Azokaren azken edizioan. Hauek: Aitzaki Kirolak, Sorgin Gazte Moda, Igan, Koket, Ubbo, Biur, Larrañaga Kirolak, Pipes, Moviltek, Tilin Talan, Babesa Gazte Moda, Luix Beltza, Jostaldi Kirolak, Nerea Eskulanak, Mugi Kirolak, Yuritz Oinetakoak, Adolfo Dominguez, Arku, Urrestilla, Zuri Beltz, NKN Mutil Modie, Otola Mertzeria, Boca-Boca, Saltoka, Haurtxoa, Irati Gazte moda, Ilargi Mertzeria eta Arkupe.

"Ostiral arratsaldea izan zen egunik jendetsuena. Larunbata, berriz, lasaixeagoa, baina jendea etengabean ibili zen azokan barrena", azaldu dute Bertaneko ordezkariek. Modu honetan, oro har, "poz-pozik agertu dira azokan parte hartu zuten merkatariak".

Balorazioarekin batera, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak "eskerrak eman nahi" dizkie, Stock Azoka 2015 aurrera eramaten lagundu duten guztiei.

Deskontu kanpaina abian

Bestalde, merkatarien elkarteak bere fideltasun txartelaren erabitzaileei zuzendutako kanpaina berria abian du, "bezeroen fideltasuna saritzeko". Horrela, martxoaren 20tik 29ra, Bertan txartelarekin ordaintzen dutenek %5eko deskontua izango dute erosketetan. Epeka ordaintzen diren erosketei, baina, ez zaie aipatutako deskontua aplikatuko.