Alkartetxe berritua inauguratu zuen Azpeitiko EAk zapatuan

Uztarria.eus 2015ko mar. 23a, 11:25

Azpeitiko Eusko Alkartasunak Alkartetxe berritua inauguratu zuen zapatuan, martxoak 21. Eguerdian ekitaldiarekin hasi zituzten ospakizunak EAkoek, eta Joxe Lizaso zena omendu zuten Frontoi Txikian. Bertan hitza hartu zuten Azpeitiko EAko kide Agustin Lizarraldek eta Pello Urizar Eusko Alkartasunako presidenteak. Horrez gain, Joxe Lizaso zenaren emazte Juli Iraolari oroigarria eman zion EAko Kontxita Martijak. Frontoi Txikiko ekitaldia bukatutakoan Alkartetxea inauguratu zuten. Azpeitiko EAko kideez eta Urizarrez gain, bertan izan ziren, besteak beste, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Rafa Larreina Espainiako Kongresuko diputatua, Jon Peli Uriguen Turismo, Berrikuntza eta Lurralde Garapeneko diputatua.