Azpeitiko pobrezia, bazterkeria eta premia egoerei buruzko ikerketa aurkeztuko du gaur Udalak

Uztarria.eus 2015ko mar. 23a, 10:42

Ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur, astelehena, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ikerketa osatzeko etxez etxeko inkestak eta gizarte eragileei egindako elkarrizketa bidez osatu dute.

Azpeitiko Udalak herriko pobrezia, bazterkeria eta premia egoerei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur, astelehena, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ikerketa Donostiako SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren laguntzarekin egin du Udalak.

Ikerketa osatzeko etxez etxeko inkestak eta gizarte eragileei egindako elkarrizketa bidez osatu dute. Herriko 460 etxebizitzetan egin dute pobreziari, bazterkeriari eta premiazko egoerari buruzko inkesta, "egoera horiek Azpeitian nolako hedadura duten, edota egoera horretan bizi diren herritarrek nolako ezaugarriak dituzten jakiteko". Bestalde, elkarrizketak egin dituzte gizarte eragileekin, haiek gaiaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko.

Dagoeneko amaitu dute ikerketa, eta gaur, astelehena, aurkeztuko dituzte emaitzak.