Azpeitia euskahalduna Korrika!

Uztarria.eus 2015ko mar. 22a, 21:55

19. Korrika etorri eta joan da, eta harrera berorik ez zaio falta izan Azpeitian. Korrika iritsi baino ordubete lehenago jendetza batu da, esaterako, Perez Arregi inguruan. Ehundaka herritarrek bete dute ibilbidea, lasterka horietako askok eta beste askok korrikalariak eta Korrika txaloz agurtzeko. Azpeitia euskahaldunak bitan egin dio harrera, gainera, Korrikari, lehendabizi Zestoatik iritsi denean, eta ondoren Azkoititik Errezilerako bidean berriro herria zeharkatu duenean. 43 eragilek eraman dute euskararen aldeko lasterketaren lekukoa Korrikak herrian egin dituen 29 kilometroetan, eta haien atzetik euskararen aldeko kilometroak bete dituzte adin guztietako herritarrek.