Foru Aldundiaren udalekuetan izena emateko epea ireki dute

Uztarria.eus 2015ko mar. 20a, 11:16

7 eta 13 urte artekoek martxoaren 30a arte eman behar dute izena, eta 14 eta 17 urte artekoek apirilaren 13tik 21era. Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke izen-ematea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea irekita dago jada. Bai, behintzat, 7 eta 13 urte bitartekoentzat; herenegun, martxoak 18, zabaldu zuten epea, eta hilaren 30a arte egongo da irekita. 14 eta 17 urte artekoek, berriz, apirilaren 13tik 21era apuntatu beharko dute.

Azpeitian, Plaza Txikiko Gazte Informazio Bulegoan (GIB) eman daiteke Aldundiaren udalekuetarako izena. Era berean, udaleku horien gaineko informazioa lortu nahi dutenek ere bertara jo dezakete, baita 943157160 telefonoa edo gib@azpeitia.net e-posta helbidea erabilita ere. Foru Aldundiaren bulegoan eta www.gipuzkoa.eus/udalekuak webgunean ere izena eman eta informatzeko aukera dago.