'La teoría del todo' eta 'Alexander y el día terrible, espantoso, horroso' filmak, asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mar. 20a, 11:09

James Marsh-en La teoría del todo, Stephen Hawking (Eddie Redmayne) zientzilari ezagunaren eta bere lehendabiziko emaztearen, Jane Wilederen (Felicity Jones), arteko maitasun istorioa kontatzen duen filma ikusgai izango da zapatuan (21:30), igandean (19:00) eta astelehenean (21:30) Soreasu antzokian. Horrez gain igandean, 16:30ean, Alexander y el día terrible, espantoso, horroso filma ere emango dute, Miguel Arteta zuzendariarena.