Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Uztarria.eus 2015ko mar. 18a, 21:16

Iosu Urbieta Pow-ren askatasuna eskatuz pintada egiten ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak 2010ean, eta joan den otsailean epaitu zituzten Madrilgo Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea eta erresistentzia delitua egotzita.

Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi azpeitiar gazteak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur, osteguna, jakin dute albistea bi auzipetuen abokatuek. 

Joan den otsailean epaitu zituzten Madrilen, terrorismoa goratzea eta erresistentzia egotzita. Bina urteko eta zortzina hilabeteko zigorra eskatu zuen fiskalak bientzat, baita zortzi urteko inhabilitazioa, isuna ordaintzea eta gizarte-lanak egitea ere. Iosu Urbieta Pow-ren askatasuna eskatuz pintada egiten ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak 2010ean.