Korrika Txikia, igandekoari aurrea hartuta

Uztarria.eus 2015ko mar. 18a, 17:25

Azpeitiko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoak lasterka eta festa giroan ibili dira arratsaldean, Korrika Txikian. Bihar hasiko da 19. Korrika Urepelen eta gandean, hilak 22, iritsiko da Azpeitira. Aurten, ordea, Korrika nagusiaren babesean egiten den Korrika Txikiak aurrea hartu dio festa nagusiari, eta euskararen aldeko aldarriaren eta mezuaren lehen zatia barreiatu dute dagoeneko azpeitiarrek.