Merkataritza "txikia eta herrikoia" aldarrikatu dute Forumen aurrean

Uztarria.eus 2015ko mar. 17a, 20:30

Gaur, asteartea, Forum dendaren irekiera salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek, saltokiaren aurrean, Loiolan. Azpeitian Bizi eta Lan taldeak deitu zuen kontzentrazioa, merkataritza "txikia eta herrikoia" aldarrikatzeko. Elkarretaratzearen deitzaileek ohartarazi zutenez, "helburu ekonomiko hutsen arabera mugitzen diren saltoki handien beharrik ez dugu herrian, horiek ez datozelako herritarrok ditugun beharrei erantzutera". Herriko merkataritza txikiari "kalte izugarria" egingo diola ere salatu zuten, "horiek ezingo dutelako Forumen publizitate kanpaina handiekin konpentitu". Argazkian, elkarretaratzeko une bat.