Loiolako turismo bulegoak ireki ditu ateak

Uztarria.eus 2015ko mar. 17a, 10:30

Loiolako Santutegian kokatuta dagoen eskualdeko turismo bulegoak ateak zabaldu ditu dagoeneko, 2015eko denboraldiari hasiera emanez. Urte amaiera arte, asteartetik zapatura goiz eta arratsaldez (10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era) eta igandetan goizez (10:30etik 14:00etara) irekiko ditu ateak; astelehenetan itxita egongo da. Bisitariek "eskualdeko eskaintza turistiko globala" eskura izango dute Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen bulegoan. "Gure eskualdea bisitatzera etortzen direnek zerbitzu, produktu eta baliabide ugariz gozatzeko aukera izango dute, Urola Gustagarri, 5 Geltoki Historian edota bisita gidatuak ekimenen bidez", azaldu dute arduradunek.

Orain arteko egoitzan hasi da lanean turismo bulegoa. Orain dela bi aste iragarri zuten bulegoa tokiz aldatuko dutela eta basilikaren aurrekaldean jarriko dutela, baina lekualdatzea ez dute oraingoz gauzatuko. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)