Asier Cuevas irabazle eta Xabat Manzisidor hirugarren, Donostiako Udaberriko Lasterketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 16a, 17:23
Asier Cuevas, 2012ko Maratoi Erdia bukatu berritan.

Azpeitian bizi den eibartarrak 31:40ko denborarekin osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea, Sergio Roman izan zen bigarrena (31:56), eta Manzisidorrek 32:11ko marka egin zuen.

XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako bi asteren faltan, Donostiako Udaberriko XIII. Lasterketan garaipena lortu zuen atzo, igandea, Asier Cuevasek. Azpeitian bizi den eibartarrak 31:40ko denborarekin osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea, azken urteetan ohikoak dituen proba luzeekin alderatuta distantzia laburrekoa den lasterketan.

Sergio Roman izan zen bigarrena (31:56) Donostiako helmugan eta, podiuma osatuz, Xabat Manzisidor azpeitiarrarentzat izan zen hirugarren postua; 32:11ko marka egin zuen Manzisidorrek.