Priya-Aldako bikoteak irabazi du museko Zarauzko Ikurriña

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 16a, 09:22

Azpeitiarren artean jokatu zuten zapatu arratsaldean Zarauzko Ikurriña mus txapelketako final handia, Kulixka jatetxean. Priya-Aldako eta Xarra-Xabi bikoteen artean egon zen jokoan ikurriña preziatua, eta azkenean lehenengo bikoak erdietsi zuen garaipena.