Bertan Merkatari Elkarteak ere bat egin du Forumen irekiera salatzeko elkarretaratzearekin

Uztarria.eus 2015ko mar. 16a, 11:35

Bihar, asteartea, 19:00etan izango da kontzentrazioa Loiolan, saltoki berriaren aurrean. Bertanekoek eskerrak eman dizkiete Azpeitian Bizi eta Lan taldekoei, "merkatari txikien alde egin duten elkartasun keinuagatik".

Bertan Merkatari Elkarteak bat egin du bihar, asteartea, Forum Sport dendaren irekiera salatzeko Azpeitian Bizi eta Lan taldeak deitu duen elkarretaratzearekin. 19:00etan izango da kontzentrazioa Loiolan, saltoki berriaren aurrean.

Bertanekoek eskerrak eman dizkiete Azpeitian Bizi eta Lan taldekoei, "merkatari txikien alde egin duten elkartasun keinuagatik".