'Kantu kontari' saioa, Txiki Biranen baitan

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 16a, 11:18

Kantu Kontari emanaldia eskaini zuen zapatuan Azpeitiko Musika Bandak, Txiki Biran ikuskizunaren baitan. Bandaren musikarekin, zinema eta zirkoa uztartu zituzten Soreasu antzokian. Felipe Murillo aritu zen ipuin kontalari lanetan, eta hari tubarekin lagundu zion Agustin Jimenez azpeitiarrak. Horiez gain, Joxan Malvido Joselontxo pailazoak, Ekain Ibarguren eta Xanti Agirrezabala aktoreek eta Ignacio Arakistain piano jotzaileak hartu zuten parte saioan. 

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.