Ander Zubizarreta izan zen azkarrena Loiolako Mendi Biatloian

Uztarria.eus 2015ko mar. 16a, 10:14

Aurtengo San Jose festak hasteko, Mendi Biatloiko XIV. San Jose saria jokatu zuten joan den zapatuan Loiolan. 29 kirolarik hartu zuten parte, aurrena mendi bizikletarekin hamar kilometroko ibilbidea eta ondoren korrika beste lau osatzeko. Ander Zubizarreta azkoitiarra izan zen denetan azkarrena. 40 minutu eta 49 segundo behar izan zituen Zubizarretak biatloia osatzeko eta koska handia atera zien bere atzetik sailkatu ziren Egoitz Segurola azpeitiarrari (43'42'') eta Ixaka Oñederra herrikideari (43'58''). Aitor Agirrezabal izan zen lehen loiolatarra (47'01'').