Mugimenduarekin abiatu da Stock Azoka

Uztarria.eus 2015ko mar. 13a, 19:20

Bertan Merkatari Elkartearen bi eguneko Stock Azoka martxan da Izarraitz pilotalekuan. 16:30ean ireki ditu ateak eta gaur, ostirala, 20:30ak arte egongo da zabalik. Lehen orduetan mugimendua somatu da frontoian, jendea sartu-irtenean. Zapatuan, berriz, goiz eta arratsalde izango da azoka bisitatzeko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik eta 20:30era.