Bertako okela eta behi esnea izango dira III. 'Urola Gustagarri'-ren ardatzak

Uztarria.eus 2015ko mar. 13a, 18:24
'Urola Gustagarri'-ren hirugarren edizioa Sevaturren aurkeztu dute. (AZPEITIKO UDALA)

Gaur, ostirala, aurkeztu dute Sevatur azokan martxoaren 19an hasi eta apirilaren 19a arte garatuko den ekimena. Aurrekoetan bezala, bailarako ekoizle, baserritar, jatetxe eta bestelako eragileek menuak, ekintzak eta eskaintza turistikoak uztartuko dituzte.

Gaur, ostirala, aurkeztu dute Donostian Urola Gustagarri ekimenaren hirugarren edizioa, Sevatur Gipuzkoako turismo azokaren baitan. Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria; Urrategi Alberdi, Azkoitiko alkatea; Iñaki portilla, Azpeitiko zinegotzia eta Iraurgi Berritzeneko ordezkaria; Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko foru diputatua; eta Arantza Madariaga, Basquetour-eko zuzendari orokorra izan dira aurkezpenean, ekimenean parte hartzen duten hainbat jatetxeetako ordezkariekin batera.

Iraurgi Berritzenek eta Urkomek sustatutako ekimenaren lehen edizioan esne bildotsa eta arkumea izan ziren protagonista, bigarren edizioan txerrikiak eta Errezil sagarra eta, hirugarren honetan, euskal okela eta behi esnea izango dira eskainiko diren menu berezien ardatza. Horrez gain, hainbat bisita gidatu eta ekintza berezi jarriko dituzte aukeran, turismo jardueraren bidez Urola Erdiko produktuak balioan jarri eta horretarako jarduera ekonomikoa sustatzea helburu duen ekimenean.

Gastronomia eskaintzari dagokionez, Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo, Zestoako eta Beizamako hamar jatetxetan eskainiko dituzte menu bereziak. Honako jatetxeek hartuko dute parte: Joseba eta Laja jatetxeak Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen eta Aizarnako Aranburu Zestoan.

Egitaraua

III. Urola Gustagarri-ren barruan, martxoaren 21etik apirilaren 18ra antolatu dituzten bisita eta ekintzen zerrenda da ondorengoa. Kasu gehienetan aurrez erreserbak egitea beharrezkoa da.

  • Martxoak 21, larunbata. Errezil. Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikoan. Ogi eta gaileta lantegia. Goizean 10:00-13:00. Arratsaldean 16:00-19:00. Informazioa eta erreserbak: 605755543 telefonoan.
  • Martxoak 22, igandea. Beizama. Aske hazitako basatxerriak. Urki baserriko txerri-haztegira bisita gidatua. Beizamako produktuen dastaketa aterpetxean. Goizean 10:30-13:00. Informazioa eta erreserbak: Beizamako aterpetxea-Ingurumen Zentroa: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com, www.beizamakoaterpetxea.com.
  • Martxoak 28, larunbata. Azkoitia. Urola Gustagarri ekimenaren herri aurkezpena plazan, 12:00etan. Labeldun okela, sagardoaren dastaketa eta haurrentzako gaileta tailerra.
  • Martxoak 28, larunbata. Errezil. Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikoan. Ogi eta gaileta lantegia. Arratsaldean 16:00-19:00. Informazioa eta erreserbak: 605755543 telefonoa.
  • Martxoak 29, igandea. Errezil. Bisita Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikora. Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu. Goizean: 11:00-12:30. Arratsaldean 16:00-17:30. Informazioa eta erreserbak: 605755543.
  • Apirilak 2, osteguna. Azpeitia. Xoxote Gazta. Berastegi baserria. Bisita gidatua Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren ekoizpen prozesua ezagutzeko. Hasiera ordua 10:30ean. Informazioa eta erreserbak: 628283258 / 943151878.
  • Apirilak 3, ostirala. Errezil. Bisita Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikora. Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu. Goizean: 11:00-12:30. Arratsaldean 16:00-17:30. Informazioa eta erreserbak: 605755543.
  • Apirilak 4, larunbata. Beizama. Artzai Gazta Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta. Bisita gidatua eta produktuen degustazioa: 'Artzai gaztaren ekoizpena', Arreta baserria. 10:30 – 13:00. Informazioa. eta erreserbak: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com, www.beizamakoaterpetxea.com.
  • Apirilak 5, igandea. Beizama. Basoa udaberrian. Paseoa eta jolasak eta produktuen dastaketa. Hasiera puntua 10:00etan Beizamako plazan. Informazioa eta erreserbak: 630181994, beizamabizia@gmail.comwww.beizamakoaterpetxea.com.
  • Apirilak 11, larunbata. Zumaia. Santa Klara baserri-nekazalturismoa. Bisita gidatua eta dastaketa. Euskal kostaldeko baserri eredua, turismora dibertsifikatu dena. Bisita ordutegia: 11:00-12:30. Informazioa eta erreserbak: 943860531, info@santaklara.es.
  • Apirilak 12, igandea. Beizama. Limousin arrazako abelgorriak. Leunda ustiategia. 10:30 – 13:00 Informazioa eta erreserbak: Beizamako aterpetxea – Ingurumen zentroa, 630181994, beizamabizia@gmail.comwww.beizamakoaterpetxea.com.
  • Apirilak 18, larunbata. Zestoa. Azoka berezia: produktoreak, dastaketak, haurrentzako sukaldaritza tailerrak... Goizean zehar.