Inauguratu dute igerilekuaren eraikin berritua

Uztarria.eus 2015ko mar. 13a, 16:16

Gaur, ostirala, inauguratu dute igerilekuaren eraikin berritua. Bertan izan dira Udal Gobernuko kideak, tartean Eneko Etxeberria alkatea eta Manuel Unanue Kirol zinegotzia, EAJko udal ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiola eta Gipuzkoako Kirol Zuzendari Asier Sarriegi. Dozenaka herritar gerturatu dira inaugurazio ekitaldira, eta istalazio berriak-eta bisitatu ahal izan dituzte. Astelehenetik aurrera gozatu ahal izango da igerilekuaren eraikineko zerbitzu berriez. Hemen, inaugurazio ekitaldiko argazki batzuk.