Datuak zenbakitan

Uztarria.eus 2015ko mar. 13a, 12:47

2010etik 2014ra bitartean Udaleko Gizarte Zerbitzuetan genero indarkeriari lotuta jasotako zenbait datu ekarri ditugu hona. Hemen, azken lau urteetako datuak zenbakitan:

13 kasu. 2010. urtean, genero indarkeria tarteko, hamahiru herritarrek jo zuten Gizarte Zerbitzuetara laguntza eske.
 
18 kasu. 2011. urtean genero indarkeria pairatu zuten hamazortzi emakumek jo zuten Udalera. Horietatik 12 jatorriz azpeitiarrak ziren, eta gainerakoak, aldiz, hainbat jatorritakoak. 18 emakumetatik 12k tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasan zituzten, eta seik psikologikoak.
 
15 kasu. 2012an hamabost kasu zenbatu zituzten Gizarte Zerbitzuetan. Indarkeria jasan zuten emakume horietatik zortzi jatorriz azpeitiarrak ziren. Besteak, berriz, jatorri desberdinetakoak. 15 emakumetatik zortzik indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasan zuten. Gainerakoek, psikologikoa. Horrez gain, eraso sexualen bi kasu ere izan ziren herrian. Hiru erasotzailek zuten biktimarekiko urruntze agindua.
 
8 kasu. 2013. urtean behera egin zuen genero indarkeria kasuen kopuruak. Orotara, zortzi kasu artatu zituzten.  Horietatik erdiak ziren azpeitiarrak, eta beste erdiak jatorri desberdinetakoak. Laguntza eskatutako emakume guztietatik lauk jasan zuten indarkeria fisikoa nahiz psikologikoa; besteek, berriz, psikologikoa. Horrez gain, hiru erasotzaileri jarri zieten biktimarekiko urruntze agindua urte hartan.
 
11 kasu. 2014. urtean genero indarkeriaren hamaika kasu, behintzat, izan ziren herrian. Indarkeria jasandako eta Udalean laguntza eskatutako emakume horietatik zazpi ziren azpeitiarrak eta sei jatorri desberdinetakoak. Emakume horietatik seik pairatu zuten indarkeria fisikoa eta psikologikoa. Gainerakoek, psikologikoa. Gainera, erasotzaile bati biktimarekiko urruntze agindua jarri zioten.