Dendetan ere eman daiteke XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako izena

Uztarria.eus 2015ko mar. 12a, 18:03
2015eko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren eta lasterketa herrikoiaren kartela.

Azpeitian Robers dendan eta Forum Sport-en egin ahal izango da. Lasterketaren webgunean ere zabalik dago Internet bidezko izen-ematea. Dendetan zein Interneten, martxoaren 26an bukatuko da izen-ematea. Martxoaren 20tik aurrera egindako inskripzio guztiak bost euro gehiago ordaindu beharko dira.

Internet bidezko izen-ematea otsailaren 12an ireki ondoren (lasterketaren webgunean), joan den zapatutik dendetan ere egin daiteke martxoaren 28an jokatuko diren XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako eta III. Lasterketa Herrikoirako inskripzioa. Azpeitian, Robers dendan eta Forum Sport-en eman daiteke izena; Azkoitian, Plaza Berri Sport-en; Donostian, Robers dendan; eta Urbil merkatalguneko Forum Sport-en ere bai.

Dendetan zein Interneten, martxoaren 26an bukatuko da izen-ematea, eta martxoaren 20tik aurrera egindako inskripzio guztiak bost euro gehiago ordaindu beharko dira. Ondoko loturan ikus daitezke maratoi erdirako zein lasterketa herrikoirako izen-ematearen zenbatekoak.

Kartela, kalean

Dendetako izen-ematea irekitzearekin batera, joan den asteburutik kalean da XXII. Azkoitia-Azpeitia iragartzeko kartel ofiziala ere, albiste honekin doan irudikoa, hain zuzen. Lasterketaren logo berria erabili dute kartela osatzeko.

Datorren asteartean, martxoak 17, aurkeztuko dute lasterketa antolatzaileek.