Asteburuko Stock Azokan 28 postu izango dira

Uztarria.eus 2015ko mar. 11a, 12:52
Stock azokako postuen kokapena.

Ostiralean eta zapatuan izango da zabalik azoka Izarraitz pilotalekuan. 28 postu izango dira guztira; 27 frontoian eta bat plazako arkupetan. 

Bertan Merkatari Elkarteak Stock Azoka egingo du ostiralean eta zapatuan, Izarraitz pilotalekuan. Azken urteetan irailean egin izan dute egitasmoa, baina elkarteko merkatariek data aldatzea erabaki dute, eta aurtengoa martxoan izango da. Guztira 28 postu izango dira azokan. 27 Izarraitz pilotalekuan, eta bat plazako arkupetan, denda han dagoelako.

Ostiralean, martxoaren 13an, 16:30ean zabalduko ditu azokak ateak eta 20:30ean itxiko da. Zapatuan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik eta 20:30era izango da irekita.