Gaizka Garitano, Aho Bizarrik Gabe Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko mar. 10a, 19:28

Gaur, asteartea, 19:00etan hasiko da Eibar futbol taldearen entrenatzaileak Ander Ugarte kazetariarekin izango duen solasaldia, Aho Bizarrik Gabe zikloaren barruan. Kulturgunera joaterik ez dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu dezakete saioa www.sanagustinkulturgunea.net webgunean. Baita Twitterren ere, #ABG_Garitano traola jarraituz.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak, Urola Kostako Hitza-k eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean antolatzen duten Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloaren hitzordu berri izango da gaur, martxoak 10, Sanagustin kulturgunean. 19:00etatik aurrera, Gaizka Garitano Eibar futbol taldearen entrenatzailea izango da Ander Ugarte kazetariaren galderei erantzunez ariko dena.

Kulturgunera joaterik ez dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu dezakete saioa www.sanagustinkulturgunea.net webgunean. Baita Twitterren ere, #ABG_Garitano traola jarraituz.