Otaegik Erremonteko Promozioko Gipuzkoako Aldundiaren Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2015ko mar. 10a, 11:33
Ezkerretik eskubira, Ezkurra II.a, Otaegi, Zubiri eta Labaka. (Oriamendi)

Otaegi azpeitiarrak eta Zubirik irabazi dute Erremonteko Promozioko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Txapelketa, Ezkurra II.ari eta Labaka azpeitiarrari 26 eta 35 irabazita. Joan den ostiralean jokatu zen norgehiagoka, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan.

Otaegi azpeitiarrak eta Zubirik irabazi dute Erremonteko Promozioko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Txapelketa. Ezkurra II.ari eta Labaka azpeitiarrari 26 eta 35 irabazi zioten joan den ostiralean Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatu zuten partida. Otaegi eta Zubiri indarrez irten ziren pilotalekura, eta lan ona egin zuten neurketaren lehen zatian. Bigarrenean, berriz, erritmoa hartu zuten Ezkurra II.ak eta Labakak, baina ezin izan zuten irabazi.