Nagore Aranburuk aktore onenaren saria jaso du Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian

Uztarria.eus 2015ko mar. 10a, 11:17

Nagore Aranburu azpeitiarrak aktore onenaren saria jaso zuen joan den zapatuan Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian. Aitor Arregi oñatiarrak zuzendutako Zarautzen erosi nuen laburmetraian egindako lanari esker jaso du Otero saria Aranburuk. Zapatuan, hilak 7, izan zen sari banaketa ekitaldia Palentzian.

Zarautzen erosi nuen filma Kimuak euskal laburren 2014ko katalogoan sartu zuten.