Xanti Rodriguez omendu zuen Iraurgi Saskibaloi Taldeak igandean

Uztarria.eus 2015ko mar. 10a, 10:44

Iraurgi Saskibaloi Taldeak Xanti Rodriguez azpeitiar argazkilaria omendu zuen joan den igandean, Sammic ISBk eta Guadalajarak jokatutako neurketako atsedenaldian. Iraurgikoek argazkilariaren "lan ona" dela eta egin zioten omenaldia, eta oroigarri berezi bat eman zioten Rodriguezi. Izan ere, joan den urtarrilean Publizitate arloko Argazkilaritzako Goya saria jaso zuen azpeitiarrak, Topa tabernarentzat egindako argazki diseinu bati esker.2011n eta 2013an ere Argazkilaritzako Goya sarietarako finalisten artean izan zen.