Ezinean taldeak ere Korrikari bultzada

Uztarria.eus 2015ko mar. 10a, 10:41

Ezinean Azpeitiko musika taldeak 19. Korrika bultzatu asmoz egindako bideoa da hau. Iaz kaleratu zuten Berriz diskoko Lehen hitza kantan oinarritu dira bideoa egiterakoan. Martxoaren 19an, osteguna, hasiko da Euskahaldun lelopean 19. Korrika eta hamar egunera, martxoaren 29an, bukatuko da Bilbon. Azpeititik martxoaren 22an, igandea, bi aldiz pasako da. Lehenengo Zestoatik etorriko da eta Azpeititik 19:30ak aldean igaro ondoren, Azkoitira joango da. Handik berriz Azpeitira itzuli, eta ibilbideari jarraituz, Errezilera abiatuko da 19. Korrika, Euskahaldun lelopean.