Plazan zoru berria jartzen hasi dira

Uztarria.eus 2015ko mar. 9a, 15:30

Plaza oinezkotzeko lanak aurrera doaz, eta lurzoru berria jartzen hasi dira dagoeneko. Obrak urrian hasi zituzten, eta plazako zoruaren azpiko hoditeria aldatu ondoren, abian da lanen bigarren fasea. Plazan zoru berria jartzeaz gain, Goiko kaleko lurra ere eraberrituko dutela jakinarazi du Udalak.