Atutxa II eta Mugerza II nagusi, Urrezko Aizkora Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 9a, 13:40

Aitzol Atutxak, Atutxa II.ak, eta Ugaiz Mugerza, Mugerza II.ak irabazi zuten atzo, igandea, Eusko Label Txapelketako Urrezko Aizkorako finala. Izarraitz pilotalekuan jokatu ziren urrezko eta zilarrezko aizkora finalak, eta dozenaka lagun bertaratu zen. Iazko irabazleek jantzi zuten berriz ere urrezko aizkorako txapela, eta 25 minutu eta 20 segundo behar izan zituzten lanak bukatzeko. Jon Redondok eta Ander Erasunek, berriz, 39 segundo gehiago behar izan zituzten. Hamaseina mozketa egin zituzten, sei modalitatetan.

Zilarrezko Azikorako txapela, berriz, Vicente aita-semeek jantzi zuten. 18 minutu eta 11 segundotan bukatu zituzten lanak. Beizamako Eneko Otañok eta haren bikote Eneko Saralegik, berriz, hamazazpi segundo gehiago behar izan zituzten hamaika mozketa egiteko. 

Jarraian, atzoko finaletako argazki batzuk.