Lau auto tartean direla istripua izan da Munategi inguruan

Uztarria.eus 2015ko mar. 6a, 19:09

Bostak pasatxo gertatu da eta, SOS Deiak-ek zabaldu duen informazioaren arabera, bi pertsonak zauriak izan dituzte eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte. Auto ilara luzeak sortu dira.

Azpeitia eta Azkoitia arteko errepidean, Munategi inguruan eta Azpeitirako norabidean, lau auto tartean direla istripua izan da. Bostak pasatxo gertatu da ezbeharra eta, SOS Deiak-ek zabaldu duen informazioaren arabera, bi pertsonak zauriak izan dituzte eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, errei bat moztuta dago eta Ertzaintza trafikoari txandaka ari zaio bidea ematen. Auto ilara luzeak sortu dira, lekuan bertan eta inguruetan ere bai.