'Dos dias, una noche', 'Plastic planet' eta 'Capitain Harlock' filmak asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mar. 6a, 13:17

Dos dias, una noche, Plastic planet eta Capitain Harlock filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Dos dias, una noche filma 21:30ean emango dute zapatuan. Igandean, berriz, 19:00etan eskainiko dute, eta astelehenean 21:30ean. Plastic planet zapatuan eta igandean emango dute, 19:00etan eta 21:30ean, hurrenez hurren. Gaztetxoentzako Capitain Harlock eskainiko dute igandean, 16:30ean hasita.

Dos dias, una noche filma 2014an Belgikan egindakoa da. Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne dira zuzendariak. Plastic planet, berriz, 2009an Austrian egindako lana da, eta Werner Boote da zuzendaria. Capitain Harlock filma 2013an Shinji Aramaki zuzendariak Japonian egindako pelikula da.