Azkoitiko Garbigunea itxita egongo da martxoaren 9tik 16ra

Uztarria.eus 2015ko mar. 5a, 12:11

txukunketa eta berrantolaketa lanak tarteko izango da itxita. Denbora tarte horretan, Azpeitiko Lapatxeko Garbigunera joan beharko dute herritarrek. Lapatxeko Garbigunea astelehenetik zapatura izaten da zabalik.

Txukunketa eta berrantolaketa lanak tarteko, martxoaren 9tik martxoaren 16ra itxita egongo da Azkoitiko Garbigunea. Denbora tarte horretan, Azpeitiko Lapatxeko Garbigunera joan beharko dute herritarrek. Lapatxeko Garbigunea astelehenetik zapatura izaten da zabalik. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izaten za irekita. Zapatuetan, berriz, 08:00etatik 12:00etara bitartean.