Lau autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Azkoitia artean

Uztarria.eus 2015ko mar. 5a, 11:25

Ezbeharra Loiola parean izan da, auto eskolako pistaren ondoko errepidean, 10:10ak aldean. Bi pertsona zauritu dira. Errepidea garbituta, zirkulazioa bere onera itzuli da dagoeneko.

Lau autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Azkoitia arteko GI-636 errepidean. Loiolan, auto eskolako pistaren parean, izan da ezbeharra 10:10ak aldean. Bi lagun zauritu dira eta Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Istripuaren ondorioz, Ertzaintza trafikoa zuzentzen aritu da eta auto ilada luzeak izan dira bi norantzetan. Errepidea garbitu dute dagoeneko, eta zirkulazioa bere onera itzuli da.