Gerraz eta gerraosteaz, oroimen historikoa berreskuratzeko ariketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 4a, 19:27

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskal herriko oroimen historikoa ikastaroa eman zuen iaz, "1936ko estatu-kolpea eta ondorengo diktadurari buruzko oroimena eskuratzeko interesa" zutenei zuzenduta. Ikastaro horren amaierako proiektu gisa, ikasleek senitarteko edota lagunak elkarrizketatu behar zituzten, kamera aurrean, gerra garaiko eta gerraosteko haien bizipenak eta oroitzapenak jasotzeko. Orain, UEUk testigantza horien bideoak zabaldu ditu. Tartean da hona ekarri duguna, bi azpeitiarrak tarteko direla: Inaxita Bereziartua da testigantza ematen duena, Ane Leturiaren galderei erantzunez.