Eskolako etxeko lanak hizpide, Joxe Amiamaren hitzaldian

Uztarria.eus 2015ko mar. 4a, 11:27

Pasa den astelehenean, martxoak 2, hasi ziren Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako I. Ikastola Hezkuntza Jardunaldiak. Joxe Amiama pedagogo eta psikopedagogoak eskaini zuen solasaldia, eta eskolako etxeko lanak izan zituzten hizpide, Norenak dira eskolako "etxeko lanak" hitzaldian.

"Berrikuntza eta hezkuntza" izango dute hizpide hasi berri den hitzaldi-ziklo horretan, eta irekiak izango dira jardunaldiak. Ikerketa + Garapena + Berrikuntza = ikastola da jardunaldien leloa. 

Astelehenekoaren ostean, honako hitzaldiak eskainiko dituzte Ikasberrin:

Martxoaren 6an, 15:00etan, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko liburutegian: Komunikazio ez bortitza, jarraipeneko tailerra. Pilar de la Torre psikoteraupeuta eta psikopedagogoa izango da hizlaria. Beharrezkoa da hitzaldi horretarako izena ematea, 943-15 12 42 telefonora deituta.

Apirilaren 21ean, 18:30ean, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko liburutegian: Ikaskidetzaren printzipioak elkarrekin ikasten. Xabier Arregi Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak emango du hitzaldia. Lehen hezkuntzan lanean ari dira hezkidetzako proiektuekin, eta irakas-metodologia berrien inguruan jardungo dute.

Apirilaren 28an, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean: Adimen anitzak eta pentsatzen ikastea. Javier Bahonek emango du hitzaldia. Bahon pedagogoa, irakaslea eta coach-a da. Bi eskolatako zuzendaria ere izan da Europan. Hezkuntzako berrikuntzetan aditua da, eta Harvard  eta Connecticut-eko unibertsitateetan landu ditu adimen anitzak, ulermenerako irakaskuntza, buruko ohiturak eta arlo horretako gaiak.