Bertaneko merkatariek Stock Azoka egingo dute hilaren 13an eta 14an

Uztarria.eus 2015ko mar. 4a, 12:12
Bertan Merkatari Elkarteko kideak.

Izarraitz pilotalekuan izango da azoka, ostiralean eta zapatuan. Hilaren 13an arratsaldez izango da zabalik eta hilaren 14an, berriz, goizez eta arratsaldez.

Bertan Merkatari Elkarteak Stock Azoka egingo du martxoaren 13an eta 14an, Izarraitz pilotalekuan. Azken urteetan irailean egin izan dute egitasmoa, baina elkarteko merkatariek data aldatzea erabaki dute, eta martxoan izango da. 

Ostiralean, martxoaren 13an, 16:30ean zabalduko ditu azokak ateak eta 20:30ean itxiko da. Zapatuan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik eta 20:30era izango da irekita.