Musika eskolako 33 ikaslek hartu dute parte Andoaingo X. Piano Jaialdian

Uztarria.eus 2015ko mar. 4a, 11:39

Joan den zapatuan eta igandean jokatu zen X. Piano Jaialdia Andoainen. Juan Antxieta musika eskolako 33 ikasle izan ziren bertan, eta maila desberdinetan hartu zuten parte, adinaren arabera. Aurten, gainera, aurrenekoz lau eskutara modalitatean hartu zuten parte Azpeitiko musika eskolako ikasleek. Orotara, 10 urrezko domina, 21 zilarrezko eta 2 brontzezko eskuratu zituzten ikasleek. Juan Antxietako arduradunek azaldu dutenez, "lan ona egin ostean, emaitza onak eskuratu dituzte ikasleek".