'Azpeitia ezagutzen' proiektuaren bigarren lan koadernoaren gaineko bideoa, sarean

Uztarria.eus 2015ko mar. 3a, 19:23

Azpeitia Ezagutzen proiektuaren barruan, bigarren lan koadernoaren aurkezpen bideoa osatu eta sarean jarri du Azpeitiko Udaleko Hezkuntza sailak; joan den abenduan aurkeztu zuten lan koaderno hori. Bideoan, Handitzen-handitzen eta Jaso dugun altxorra unitate didaktikoetan jasotako edukien laburpena ikus daiteke; Aro Berritik Aro Garaikidera (XVI-XVIII mendeak) Azpeitiko herriak izandako bilakaera da, hain zuzen, landutakoa.

Bigarren lan koadernoari dagokion hezitzaileen gida, berriz, azpeitia.eus webgunean eseki dute pdf formatuan.