Ainara Torviscok zilarrezko domina eskuratu du Euskadiko Light-Kick Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 3a, 11:20

Ainara Torvisco azpeitiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen joan den zapatuan Donostian jokatu zen Euskadiko Light-Kick Txapelketan. Zarauzko Kick Box taldeko kidea da Torvisco, eta bere taldeko beste kide batzuek ere hartu zuten parte txapelketan. Orotara, hiru urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituzten Zarauzko taldeko kideek.

Argazkian, Zarauzko Kick Box taldeko kideak, tartean, Torvisco.