Sanjuandegiko mintzapraktika saioetako kideek afaria egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2015ko mar. 3a, 11:10

Saio horietan parte hartzen duten herritarrek afaria egingo dute ostegunean, martxoak 5, Sanjuandegiko Vivero Elkartean, 20:30ean hasita. Mintzapraktika saioak doakoak dira eta ordutegi malgua dute. Interesa duenak izena emateko aukera du oraindik, eta Auzo Elkartean apuntatu daiteke.

Ia urtebete da Sanjuandegi auzoan euskara ikasteko mintza praktika saioak abian jarri zituztela. Horren harira, saio horietan parte hartzen duten herritarrek afaria egingo dute ostegunean, martxoak 5, Sanjuandegiko Vivero Elkartean, 20:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "helburua da elkar ezagutzea eta janaz eta edanaz lagunduta, bakoitzak ahal duen mailan euskara praktikatzea".

Iazko maiatzean jarri zituzten abian mintzapraktika saioak, eta doakoak dira eta ordutegi malgua dute. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, "lagunarte ederrean, Iluntze auzo lokalean edo inguruko tabernetan egiten ditugu saioak, irakasle talde baten gidaritzapean". Interesa duenak izena emateko aukera du oraindik, Iluntze auzo lokalean.