Martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko mar. 3a, 10:41

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, hainbat gai eta lau mozio landuko dituzte.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2015eko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ostalaritzan eta aisialdiko jardueretan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen udal agintarauari behin betiko onarpena ematea.

3.- Azpeitiko ekonomia sustatzeko diru-laguntza: 2015. ekitaldirako oinarriak eta deialdia onartzea.

4.- Azpeitian etxebizitzen alokairurako diru-laguntza: 2015. ekitaldirako oinarriak eta deialdia onartzea.

5.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren harrera, uretako sorospena, igeriketa jarduerak, aerobik, mantenimenduzko gimnasia, muskulazioa eta antzeko jarduera fisikoen zerbitzuak emateko kontratu aldatuaren berrespena.

Mozioak:

6.- Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna-ren inguruko mozioa.

7.- Merkataritza erregistratzaileei Erregistro Zibilaren kudeaketa ematen dion uztailaren 4ko 8/2014ko Errege Dekretu legearen aurkako mozioa.

8.- Azpeitiko Udala euskara sustatzeko egiten ari den ahaleginaren aldeko mozioa.

9.- Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015. ekitaldian Azpeitirako zituen inbertsioak Gipuzkoako Batzar Nagusiei onartzea eskatzeko mozioa.

10.- Galdera eta erreguak