Joxe Labakak eta Aitor Otaegik irabazi dute Gabiriako rallya

Uztarria.eus 2015ko mar. 2a, 12:54
Joxe Labaka eta Aitor Otaegi Gabiriako rallyan.

Joxe Labakak, Aitor Otegi kopilotua ondoan zuela, irabazi zuen atzo, igandea, XVII. Legazpi-Gabiriako rallysprinta, Mitsubishi EVO V autoarekin. 

Joxe Labaka auto gidariak, Aitor Otegi kopilotua ondoan zuela, irabazi zuen atzo, igandea, XVII. Legazpi-Gabiriako rallysprinta, Mitsubishi EVO V autoarekin. Garikoitz Flores eta Iñaki San Miguel izan ziren bigarren (Mitsubishi EVO VI), eta Iban Tarsicio eta Iñigo Peña, berriz, hirugarren (Mitsubishi EVO IX).

Atzokoa denboraldiko aurreneko proba izan zen, eta 59 lagun zeuden rallyan izena emanda. 37 gidarik hartu zuten parte proban, eta 34k amaitu ahal izan zuten rallysprinta. 6,65 kilometroko ibilbidea hiru aldiz egin behar zuten gidariek, eta Azpeitiko bikoteak egin zuten denbora onena, hiru itzuliak egiteko 14 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten. 

Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.