Iñigo Lariz eta Montserrat Vazquez nagusi VII. Zuzenien lasterketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 2a, 12:20

Atzo, igandea, eguraldia lagun jokatu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako VII. Zuzenien lasterketa bertikala. 180 lagunek hartu zuten parte proban, eta Iñigo Lariz Azkue izan zen gizonetan azkarrena (00:34:05) eta Montserrat Vazquez Rodriguez (00:43:48) emakumeetan. Gizonetan bigarren eta hirugarren, Imanol Goñi Aranburuk (00:34:32) eta Mikel Beunza Iraizozek (00:35:36) egin zuten, hurrenez hurren. Emakumeetan bigarrena Nerea Amibilibia Arruti (00:44:48) izan zen, eta hirugarrena, aldiz, Aitziber Ibarbia Beloki (00:45:16).

Denbora onena egin zuen aurreneko azpeitiarra Xabier Lasa Segurola izan zen, 00:35:45 denbora eginda. Sailkapen orokorrean laugarrena izan zen. Azpeitiar emakume azkarrena, berriz, Azkoitian Bizi den Jone Urkizu Mendiola izan zen, eta emakumeen sailkapenean seigarren izan zen (00:50:36) eta 134. sailkapen orokorrean. Haren atzetik, bederatzigarren, Vanesa Cerrajerok egin zuen, 00:52:36 denborarekin. Sailkapen orokorrean 148. egin zuen Azpeitiko bizilagunak.

Hemen, argazki batzuk.