Udaleko Parekidetasun sailak eta Emakumeen Mahaiak antolatuta, Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa abian izango da laster herrian.
Izen-ematea zabaldu dute jada eta martxoaren 10a arte luzatuko da. Parte hartu nahi dutenek banaka zein binaka eman dezakete izena, eta inskripzioa doan da. Izena emateko aukera eta toki bat baino gehiago daude: Parekidetasun sailean (943157928 telefonoa), Emakumeen Txokoan (943157055), Kiroldegian (943813069) edo Igerilekuan (943814121).
Txapelketaren finala maiatzaren 22an izango da, emakumeen ikasturte amaierako jaialdiaren barruan. Jaialdiko afarirako txartelak eta sari sorpresa bat jasoko dituzte irabazleek.