Gizarte langile bat behar da, proiektu berri bat martxan jartzeko

Uztarria.eus 2015ko ots. 27a, 13:56

Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean proiektu berri bat jarriko dute abian, eta horretarako gizarte langile bat behar dute. Martxoaren 10a bitartean eman ahal izango da izena, Curriculuma namenabar@iraurgiberritzen.net helbidera bidalita. Hainbat ezaugarri hartuko dituzte kontuan hautaketa prozesuan.

Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean proiektu berri bat jarriko dute abian, eta horretarako gizarte langile bat behar dute. Eskualdeko beharretatik abiatuta jarriko dute martxan proiektua, eta hautaketa prozesuan izena-emateko epea zabalik da dagoeneko.

Martxoaren 10a bitartean eman ahal izango da izena, Curriculuma namenabar@iraurgiberritzen.net helbidera bidalita. Hautaketa egiterakoan ondorengo ezaugarriak hartuko dituzte kontuan:

  • Gizarte Langintza ikasketak izatea.
  • Menpekotasuna duten pertsonekin lan esperientzia edukitzea.
  • Euskara nahiz gaztelera maila altua izatea.
  • Hautagaiaren jarrera aktiboa eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Urola Erdiko bizilagunei emango zaie lehentasuna.

Informazio gehiago behar izanez gero, namenabar@iraurgiberritzen.net helbidera idatzi edo 943 02 60 69 telefonora deitu daiteke.