Sentsibilizazio zentraleko sindromeei buruzko hitzaldia izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko ots. 26a, 09:14

Gaur, osteguna, 16:30ean hasita, Baigerako aretoan. Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromea Elkarteak antolatu du solasaldia.

Sentsibilizazio zentraleko sindromeei buruzko hitzaldia izango da gaur, osteguna, 16:30ean hasita, Baigerako aretoan. Fibromialgia, Neke Kroniko Sindromea, Sentsibilitate Kimiko Anizkoitza eta Elektrohipersentikortasuna izango dituzte hizpide, besteak beste. Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromea Elkarteak antolatu du solasaldia.