Sareko jardunak adinik ez

Uztarria.eus 2015ko ots. 25a, 11:10

San Martin egoitzako egoiliarrak dira Rocio Korta eta Mila Altuna. 73 eta 85 urte dituzte, hurrenez hurren, baina adina ez da oztopo edo aitzakia izan Mintzanet egitasmoarekin bat ez egiteko. Mintzanet Interneteko aplikazioaren bidez, euskaraz ongi mintzatzen diren pertsonek eta zailtasunak dituztenek elkarrekin hitz egiten dute. Horretarako bidelagun eta bidelari profilak sortu dituzte, eta Korta eta Altuna bidelariak direnez, bi astean behin Sofia Cisneros eta Gorka Fernandez bidelariekin hitz egiten dute. Bertako zuzendari Manolo Aizbitarteren bidez hasi ziren Mintzanet-en.