Odola ateratzeko hitzordua, gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko ots. 25a, 10:01

Herritarrek odola emateko aukera izango dute anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Hurrengo odol ateraldia martxoaren 25ean izango da.

Hileko azken asteazkeneroko legez, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak Azpeitian izango dira gaur. Herritarrek odola emateko aukera izango dute anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Urtarrilean 91 odol ateraldi egin zituzten, eta elkartekoek azaldu dutenez, "ehun bat" izaten dira hilero odola ematera bertaratzen diren herritarrak. Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek dei egin dute herritar gehiago animatu daitezen odola ematera: "Asko dira oraindik odola ematearen garrantziaz jabetu ez direnak. Berebizikoa da, eta batez ere, gazteei dei egiten diegu".

Hurrengo odol ateraldia martxoaren 25ean izango da.