Spinning-eko talde berri bat abian jartzeko aukera, astelehen eta asteazkenetan

Uztarria.eus 2015ko ots. 24a, 18:47

Kirol Patronatuak sortu nahi du talde berria, baina horretarako gutxienez zortzi lagunek izena ematea derrigorrezkoa izango da. Saioak 18:00etan izango lirateke.

Udaleko Kirol Patronatuak spinning edo cycling talde berri bat abian jartzeko aukera zabaldu du. Astelehen eta asteazken arratsaldetan izango lirateke talde berriaren saioak, 18:00etan hasita, Mikel Yeregi monitorearekin.

Talde berria martxan jartzeko, hori bai, gutxienez zortzi lagunek eman behar dute izena. Horretarako, interesa dutenek "lehenbailehen" igerilekuko 943814121 telefonora deitze eskatu dute, 14:30etik aurrera. Ikastaroaren prezioa hileko 32 euro dira, Patronatuko bazkideentzat, eta 56 euro bazkide ez direnentzat.