Joan den ostegunean hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Astea, eta datorren igandean bukatuko da. Ostegunetik igandera hainbat ekitaldi izan dira Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Horien artean, Etxepare Rap-en kontzertua izan zen ostiralean Gaztetxean (argazkian). Dozenaka lagun bertaratu ziren kontzertuaz gozatzera.
Igande honetan Eneko Dorronsorok zuzendutako Xalbador: izena eta izana dokumentala eskainiko dute 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.